PENTSAMENDU EKOLOGIKOAREN LANTEGIA

EZ GARA LURRAREN JABEAK, LURRA BAIZIK
EZ GARA LURREAN KONTENATUAK, ASKEAK BAIZIK.

KRISI EKOLOGIKOAK erronka definitibo baten aurrean jartzen gaitu gizadi osoari: iraulketa klimatikoak, biodibertsitate ekologiko eta kulturalaren hondamenak, hiritartze prozesu erraldoiak, energiaren krisiak, bizimoduaren pozoinketak... guzti  horrek gizadi osoarentzat sufrimendu itzela sortzean gain, gizadiaren etorkizuna kolokan jartzen du. Horregatik egitasmo  iraultzaileenak proban jartzen ditu. Egitasmo emantzipazailea zuzendu, aberastu eta bizkortu beharra dago.
LANTEGI honetan ezagutza lantzea da helburu, ezagutza bizigarria, osasuntsua. Hau da, geure eta bakoitzaren esperientzia argitzen laguntzen duen eta esperientzia berrituetara bultzarazten gaituen lantegia nahi dugu. Lan egiteko metodoa bera zaindu nahi dugu.

Lantegia espazio irekia eta aske nahi dugu, hitzaren monopoliorik gabe, esperientzia (egindakoa eta horren interpretazioa) konpartituz, besterenaz aberastuz. Esperientzia desberdineko berdinen arteko demokraziaren praktika.

Lantegian elkar loturik joango dira gogoeta teorikoak eta esperientzia praktikoak. Batak bestea elikatzen baitu eta bion batasunak osatzen du pentsamendu aske eta bizia. Lan-metodologian uztarketa hori zainduko da. Talde txikiak, batzarra, gonbidatuaren azalpen orokorrak.

Gonbidatu berezia izango da Lantegian: Jorge Riechmann. Berezia, mogimendu praktikoan eta lanketa teorikoan saiatzen delako. Ekintza zehatzen inplikazio orokorrak detektatzen eta auzi orokorrak ondo kokatzen lagunduko digu.

EGUN BATEKO LANTEGIAREN ANTOLAKUNTZA:

9,30-11,30: IRAULKETA KLIMATIKOA

12,00-14,00:BIODIBERTSITATEA ETA HIZKUNTZA-EKOLOGIA.

14,15: BAZKARI BEGETARIANOA ETA POEMA KOSMIKOEN ERREZITALDIA.

17,00-19,00: HIRIAK ETA EKOLOGIA.

19,30-21,00: ONGI BIZI, SUMAK KAWSAI, EL BIEN VIVIR


EGUNA: MARTXOAREN 17AN. IGANDEA.
LEKUA: MIKELAZULO ELKARTEA.
IZEN EMATEA:
            Mikelazulo Elkartean (Txokolo, Laura).
            Diru-ordaina: 15 € (bazkaria + irakurgaiak + organizazio gastuak)
            Izena ematean jasoko dira idazlan hautatu batzuk.
LIBURUTEGI AMANKOMUNA:
            Lantegiko partaideentzako egongo da liburu sorta bat, maileguan dohain eramateko. Baditugu liburu batzuk, bainan liburutegia osatuago egin daiteke partaideek ekarritako liburuekin. Liburutegi amankomuna Lantegiaren egunarekin amaituko da.
LIBURUAK SALGAI:
            Jorge Riechmannen azken bi liburu (“Al socialismo sólo se llega en bicicleta” eta “¿Cómo vivir? Acerca de la vida buena”) salgai egongo dira.

                                               Argibideak: Mikelazulo: 943517002